103. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskabideen aurkezpen telematikoa langileen hautapen-prozesuetan

Alkatetzaren 381/2021 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ana M.ª Góngora Urzaiz alkateak emana.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, “administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela”.

Halaber, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian (Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak) hau ematen da aditzera: “Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.”

Horiek horrela, legez esleiturik dauzkadan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Langileak kontratatzeko deialdietan, baldin beharrezko jotzen bada azalpen zatian adierazitako ezaugarriak biltzeagatik, aukera ahalbidetzea eskatzeko nahitaez bide elektronikoz aurkez ditzatela interesdunek eskabideak, bai eta eskatzen den dokumentazio guztia ere, Udal honek aurrera eramaten duen hautapen-prozesu orotan sartzeko.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta webguneko egoitza elektronikoan.

Burlatan, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2106210