103. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu luzatuan aldaketa egiteko 03/2021 (LAG 2021/01) espedientea. Horren bidez aldatzen dira Lagunak Udal Zerbitzuaren aurrekontua betearazteko oinarriak, bertan gehitze aldera XIII. oinarria eta hari erantsitako “Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak” eranskina.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, jendaurrean jarri eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Hamabost egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

Lagunak Udal Zerbitzuaren aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, bertan gehitze aldera XIII. oinarria eta hari erantsitako “Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak” eranskina:

XIII. OINARRIAREN 1. ERANSKINA

Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

02 34102 48901

Saski elkartea

Saskibaloi-programarako dirulaguntza

12.500,00

03 34103 48901

Adiskideok elkartea

Eskubaloi-programarako dirulaguntza

10.000,00

05 34105 48901

Gimnasia Ritmica Barañain kirol-elkartea

Gimnastika erritmikoko programarako dirulaguntza

5.250,00

06 34106 48901

Barañain Patin Hockey Kluba

Hockey-programarako dirulaguntza

4.000,00

08 34108 48901

Jaigeri elkartea

Igeriketa-programarako dirulaguntza

8.200,00

09 34109 48901

Lagun Patin kirol-elkartea

Abiadura-patinajeko programarako dirulaguntza

13.200,00

12 34112 48901

Footlag elkartea

Futbol-programarako dirulaguntza

20.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2021eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2106227