102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

78C/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2020ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31007952012000), erregistro honetan 2021eko otsailaren 5ean sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2021eko urtarrilaren 25ean izenpetua eta 2021eko otsailaren 17an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2104465