102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

70C/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ostalaritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako ostalaritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31003805011981), erregistro honetan 2021eko otsailaren 3an sartu zena, enpresaren ordezkariek (ANEM eta APMEN) eta sindikatu batzuen ordezkariek (UGT eta CCOO) 2021eko urtarrilaren 22an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ostalaritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2104469