102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2021 aldaketa egitea 2021eko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Nagoren, 2021eko apirilaren 13an.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2106205