102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2021erako zerga-tasak

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2021eko otsailaren 26an eta apirilaren 12an egin bilkuretan, ondorengo zerga-tasa hauek onetsi zituen 2021erako. Tasek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

–Zuri-beltzeko fotokopiak:

  • A4: 0,05 euro.
  • A3: 0,10 euro.

–Koloretako fotokopiak:

  • A4: 0,30 euro.
  • A3: 0,60 euro.

–Azaleztatzea: 3,00 euro.

–Plastifikatzea: 2,00 euro.

–Irati mantentzeko tasa:

  • Ibilgailuen sarrera orokorra: 6 euro.
  • Ibilgailuen sarrera, beherapenarekin: 3 euro.
  • Motozikleten eta antzekoen sarrera orokorra: 3 euro.
  • Motozikleten eta antzekoen sarrera, beherapenarekin: 2 euro.
  • Autobusen sarrera orokorra: 40 euro.
  • Autobusen sarrera, beherapenarekin: 20 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra: 25 euro.
  • Mikrobusen sarrera, beherapenarekin: 15 euro.

Gainerako tasek bere horretan jarraituko dute indarrean.

Ariben, 2021eko apirilaren 20an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2106323