102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

69C/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ehungintzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako ehungintzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako erabakiaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31007305011981), erregistro honetan 2021eko otsailaren 2an sartu zena, 2020ko azaroaren 10ean izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ehungintzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2104471