102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2021 aurrekontu-aldaketa 2021eko udal aurrekontuan, aparteko kreditu bat eta kreditu-tranferentzia bat onesteari buruzkoa.

Espedientea jendaurrean jarri da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik, ez aurkeztu, ez jaso; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsitzat jotzen da. Hona hemen aldaketaren testua.

Gaia: 2/2021 zenbakidun aurrekontu-aldaketaren espedientea: kreditu-transferentzia eta aparteko kreditua.

Gastuetako partida hauek goititzea:

–Partida: “Lanak eta hobekuntzak 0-3 haur-eskolan. Zorua aldatzea”.

Zenbakia: 3231 6320004 (6. kapitulua).

Egungo zenbatekoa: 29.007,67 euro.

Goititzea: 30.992,33 euro.

Azken zenbatekoa: 60.000,00 euro.

–Partida: “Lurzorua berritzeko obrak Elordi poligonoan (narriadura)”.

Zenbakia: 4220 6190003 (6. kapitulua).

Egungo zenbatekoa: 11.000,00 euro.

Goititzea: 39.000,00 euro.

Azken zenbatekoa: 50.000,00 euro.

–Partida: “Traktorea”.

Zenbakia: 4250 6240003 (6. kapitulua).

Egungo zenbatekoa: 20.100,00 euro.

Goititzea: 1.800,00 euro.

Azken zenbatekoa: 21.900.00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu-transferentzia: gastuetako partida hau beheititzea:

–Partida: “Mantentze-lanak, coworking gunea eta industrialdea”.

Zenbakia: 4220 2100001 (2. kapitulua).

Egungo zenbatekoa: 3.800,00 euro.

Beheititzea: 800,00 euro.

Azken zenbatekoa: 3.000,00 euro.

Kreditu-transferentzia: diru-sarreretako partida hau ezabatzea:

–Partida: “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, 0-3 haur eskolako obrak”.

Zenbakia: 7503004 (7. kapitulua).

Egungo zenbatekoa: 14.000,00 euro.

Beheititzea: 14.000,00 euro.

Azken zenbatekoa: 0,00 euro.

Aparteko kreditua: Diru-sarreren partida berriak sortzea:

–Partida: “Ekarpena, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. 0-3 haur eskolako obrak”.

Zenbakia: 7503005 (7. kapitulua).

Zenbatekoa: 60.000,00 euro.

–Partida: “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, poligonoetan inbertsioak eta hobekuntzak egiteko”.

Zenbakia: 7503006 (7. kapitulua).

Zenbatekoa: 25.000,00 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2106362