102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

Tokiko ehiza barrutia aldatzeko proiektua. NA-10560 matrikula

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Murillo el Cuendeko udal bulegoetan NA-10560 ehiza barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Aipatutako ehiza-barrutian sartzekoak diren mugarteak:

2. eta 3. poligonoak, hiriguneak salbu, eta 1. poligonoko 265. lurzatia, Murillo el Cuendeko kontzeju-mugartean.

Barrutiaren titularra: Traibuenasko Kontzejua.

Traibuenasen, 2021eko apirilaren 20an.–Kontzejuko burua, Vicente Jacinto Alejos Sainz.

Iragarkiaren kodea: L2106344