102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak, banakako ebaluazio-araubidean, 2021ean unean uneko sentsibilizazio jarduketak gauzatze aldera. Deialdiaren laburpena

DDBN (identifikazioa): 557465.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/557465).

Deialdi honen xedea da GGKE interesdunek Iruñean egin beharreko Unean uneko Sentsibilizazio-jarduerak (USJ) –biztanle orori zein talde jakin batzuei zuzenduak– beste hainbatekin batera finantzatzea. Jarduketa horiek hainbat gairi helduko diete: Hegoaldeko herrialdeen urritasun-egoerei, egoera horien zio eragileei eta egoera horietan bizi diren komunitateak hura gainditzeko egiten ari diren ahaleginei. USJ hauek 2021ean eginen dira.

Iruñean, 2021eko apirilaren 8an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106269