102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 2/2021 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu berezia da, parte hartzeko 2021eko uztailetik abendura bitarte egitekoa den “Navarra Tierra de Cine” film laburren lehiaketan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluaren arabera, espediente hau tramitatzean eta onestean bete beharko dira aurrekontuetarako tramite eta baldintza berak, informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez. Hortaz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere paratuko da, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, foru lege beraren 202. artikuluan (aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita) xedatzen denari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Iratxetan (Leotz), 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2106320