102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko nazioarteko lankidetzarako 2021. urtean. Laburpena DDBN (Identifikazioa): 557473

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/557473).

Gobernu Batzarraren erabakia, 2021eko martxoaren 18koa, nazioarteko lankidetzarako 2021. urteko dirulaguntzetarako deia egiten duena.

1. Xedea: udal jarduketa, beharra duten herrialde edo komunitateen garapenerako laguntzaren eta nazioarteko lankidetzaren alde.

2. Modalitateak:

a) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 2 urtekoak eta gehienez 4 urterako.

b) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 12 hilabete baino gutxiagokoak.

3. GGKE-ek bete beharreko baldintzak: kaudimen eta efikazia baldintzak txertatu (ordenantzaren 8. artikulua).

4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa (ordenantzaren 9. artikulua).

5. Ordenantza arautzailea hemen kontsulta daiteke:

a) Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.

b) Galarko Udaleko webgunean eta iragarki-taulan, Lankidetza Ordenantza.

c) 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa.

6. 2021. urteko eskabideak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 30a da azken eguna, bai 2 urteko eta gehienez 4 urterako lankidetza eta garapenerako programentzat, bai 12 hilabete baino gutxiagokoentzat.

Getze Galarren, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2106094