102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. eta 2. aldaketak egiteko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Gazolatzen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2106224