2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Burlatako Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu luzatuko 3/2021 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aparteko kreditua
VI. kapitulua: 87.000,00 euro.
Finantzaketa:
VIII. kapitulua: 87.000,00 euro.
Burlatan, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2106338