102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

30/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 16an emandako 92/2020 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektua eta jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea alegaziorik aurkeztu gabe bukatu da. Iruñerriko Mankomunitatearen txosten bat baino ez da jaso, non adierazten baita proiektuan ez dela identifikatu NA-6001 errepidearen mendebaldeko bazterretik doan goi-horniduraren kanalizazioari eragiten zaion ukipena (400 mm-ko sekzioa duen kanalizazioa da).

Horretan oinarriturik, proiektuan jaso da ukitutako zerbitzu hori ordeztea, Iruñerriko Mankomunitateak emandako jarraibideen arabera.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin betiko onestea: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”. Proiektuak 268.976,14 euroko aurrekontua du, BEZa kanpo.

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Galar Zendeako eta Iruñeko udalei, eta premiatzea iragarki-taulan argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

BIRIBILGUNE ERAKO BIDEGURUTZE BAT ERAIKITZEKO PROIEKTUA, NA-6001 ERREPIDEAK CORDOVILLAKO (NAFARROA) GOI-LAUTADAKO URBANIZAZIORAKO DAUKAN SARRERAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Alorra

GALARKO UDAL-MUGARTEA

GA-01

Galar zendeako Udala

104

2

215A

Lurzorua

GA-02

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

49

2

238A

Lurzorua

GA-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

125

2

314A

Elkorra

GA-04

Galar zendeako Udala

124

1

735A

Lurzorua

GA-05

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

32

1

755A

Lurzorua

GA-06

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

453

1

756A

Elkorra

GA-07

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

121

1

757A

Elkorra

IRUÑEKO UDAL MUGARTEA

PA-01

Iruñeko Udalaren herri-lurrak

43

4

2529A

Larreak

PA-02

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

209

4

2531B

Lehorreko alorra

PA-03

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

24

4

2531D

Bidea

PA-04

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

346

4

2531E

Lehorreko alorra

PA-05

Santafé Yetano, José Luis

217

4

2533A

Lehorreko alorra

PA-06

IRU BIDE SA

480

4

2711A

Lehorreko alorra

PA-07

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

27

4

2852A

Elkorra

PA-08

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

330

4

2870A

Elkorra

PA-09

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

1.348

4

2880A

Elkorra

PA-10

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

1.534

4

2881A

Elkorra

PA-11

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

105

4

2882A

Elkorra

Ukitutako zerbitzuak berrezartzea

Hornidura.

FINKA ZENBAKIA

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN EZARPENA
ml-m²

DESJ. m² KUTX.

ALDI BAT. OKUPAZIOA

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Alorra

IRUÑEKO UDAL MUGARTEA

PA-06

IRU BIDE SA

100

291

-

1.413

AB

4

2711A

Leh. alorra

Iragarkiaren kodea: F2106345