101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea. 2021eko lehenengo seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2021eko ekainaren 16an amaituko dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2021eko lehenengo seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, espaloian barnako pasabideen eta bide publikoaren okupazioaren tasak eta landa- nahiz hiri-lurren gaineko kontribuzioaren 2021. urteko likidazioaren lehenengo zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Landa- eta hiri-lurren gaineko kontribuzioaren 2021. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: L2106734