101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 141/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 0000141/2021 Prozeduran, 50/2021 Autoa eman da 2021eko apirilaren 7an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“000050/2021 Autoa.

Lehendakaria: Joaquin Cristobal Galve Sauras jauna. Magistratuak: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2021eko apirilaren 7an.

Aurrekariak:

Lehena.–2021eko apirilaren 6an, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren apirilaren 6ko 11/2021 Foru Aginduan jasotako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu egin zen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, baita egin zaizkion aldaketa guztiak ere.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko apirilaren 6an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia:

Salak erabakitzen du:

1. Osasuneko kontseilariak apirilaren 6an emandako 11/2021 Foru Agindua baimentzea. Foru agindu horren bidez luzatu egin zen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, baita egin zaizkion aldaketa guztiak ere.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2106595