101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 128/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000128/2021 prozeduran, 37/2021 Autoa eman da 2021eko martxoaren 25ean, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“37/2021 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibañez jauna eta Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 28an.

Aurrekariak

Lehena.–2021eko martxoaren 23an, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Aginduan jasotako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu egin zen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu baitziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko martxoaren 23an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Hirugarrena.–2021eko martxoaren 24an, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du judizialki baimentzea Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak, martxoaren 23ko 8/2021 Foru Aginduan ezarritako aldaketa aintzat hartuta, azken horren bidez aldatu baitzen Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Agindua, luzatzen duena Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu baitziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko martxoaren 24an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain gelditu zen.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea luza daitezela Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduan jasotako neurriak (foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen dira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz), sala honen otsailaren 24ko 21/2021 Autoaren bidez berretsiak, hala erabaki baitzen Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Aginduaren bidez.

2. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Aginduaren lehenengo puntua aldatzea, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 8/2021 Foru Aginduan erabaki bezala, horren bidez erabaki baitzen luzatzea 6/2021 Foru Aginduan erabakitako berariazko neurriak, sala honen 2021eko martxoaren 11ko 32/2021 Autoaren bidez berretsi zirenak.

3. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

4. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

5. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek. Fede ematen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Justizia Administrazioaren Salako letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2106212