101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 38/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 000038/2021 prozeduran, 10/2021 Autoa eman da 2021eko urtarrilaren 27an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“10/2021 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano jauna.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea eta Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 27an.

Aurrekariak

Lehena.–2021eko urtarrilaren 26an, Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta legelariak eskatu du judizialki baimentzea Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 26ko 3/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez luzatu ziren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako berariazko neurriak, hau da, berariazko prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragin zuen egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, 1/2021 Foru Aginduan eta 2/2021 Foru Aginduan dauden indarreko aldaketak ere barne hartuta.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko urtarrilaren 26an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurrien luzapena. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragin zuen egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Foru agindu horri zenbait aldaketa egin zitzaizkion 1/2021 Foru Aginduan jasotako neurrien bidez, epaitegi honek berretsiak, eta 2/2021 Foru Aginduan erabakitako aldaketen bidez.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek. Fede ematen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Justizia Administrazioaren Salako letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2106211