101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 130/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000130/2021 prozeduran, 38/2021 Autoa eman da 2021eko martxoaren 26an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“38/2021 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano jauna. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibañez jauna. Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021ko martxoaren 26an.

Aurrekariak

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du, 2021eko martxoaren 25ean, judizialki berrestea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 25eko 9/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Milagroko udalerrirako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko martxoaren 25ean berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Berrestea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 25eko 9/2021 Foru Aginduan jasotako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu eta zati batean aldatu ziren Milagroko udalerrirako prebentzio neurri apartekoak, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz hartuak.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Justizia Administrazioaren Salako letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2106209