101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 99/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000099/2021 prozeduran, 32/2021 Autoa eman da 2021eko martxoaren 11n, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“32/2021 Autoa.

Lehendakaria.–Francisco Javier Pueyo Calleja.–María Jesús Azcona Labiano.–Antonio Sánchez Ibáñez.–Iruñean, 2021eko martxoaren 11n.

Aurrekariak

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du, 2021eko martxoaren 9an, judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 6/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko martxoaren 9an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 6/2021 Foru Aginduan jasotako neurrien luzapena. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko apirilaren 16an.–Justizia Administrazioaren Salako letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2106203