101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko apirilaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, hamabost egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2021eko apirilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L2106278