101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Aldaketak, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2021eko martxoaren 23an egindako Batzorde Erabakitzailean, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru Lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatu zuen).

Onetsitako aldaketak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2021eko apirilaren 19an.–Lehendakaria, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2106284