101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Ordenantza, udalaren lokala erabiltzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2021eko apirilaren 9an egin bilkuran, honako hauek erabaki zituen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Udalaren lokala erabiltzeko ordenantza.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan agertu ondotik, gisa hartara erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin, eta behin betiko onetsitzat hartuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez duen orotan.

Zuñigan, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Pedro Mari Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2106524