101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Zubietako Udalak, 2021eko otsailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, eta jendaurreko aldia iraganik inork ere ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan egindako aldaketa behin betiko onetsita gelditu da.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarrien kopia interesatuen eskura dago Zubietako Udalaren gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

http://www.zubieta.eus/wp-content/uploads/sites/86/2021/04/Bases-de-Ejecucion.pdf

Zubietan, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2106490