101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko apirilaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Esan, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2106288