101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko apirilaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa bat egitea Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Sarrigurenen, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2106282