101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Egoitza elektronikoa sortzea

Tirapuko alkateak, 2021eko apirilaren 19an, ebazpena eman zuen, jarraian osorik ageri dena hain zuzen ere:

“Ikusirik beharrezkoa dela udalerri honetan egoitza elektroniko bat sortzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluaren arabera.

Bat etorriz martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan (dekretu horrek Sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua onesten du) eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluan xedatutakoarekin, alkatetza honek

EBAZTEN DU:

Lehena.–Sortzea Tirapuko Udalaren egoitza elektronikoa, helbide elektroniko honetan dagoena eskuragarri: https://tirapu.sedelectronica.es.

Bigarrena.–Tirapuko Udalari dagokio egoitza elektronikoaren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa, eta bete behar ditu printzipio hauek: gardentasuna, publizitatea, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna.

Hirugarrena.–Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 11.1 artikuluak eskatzen duen bezala, egoitza elektronikoak gutxienez honako eduki hau izanen du interesdunen eskura:

a) Egoitza elektronikoaren edo lotutako egoitza elektronikoaren identifikazioa, bai eta haren titularra den organoarena eta bertan eskuragarri jarritako informazioa, zerbitzuak, prozedurak eta izapideak kudeatzeko eskumena duten organoena ere.

b) Identifikatzea egoitza sortzeko egintza edo xedapena eta bertarako sarbidea; zuzena, edo zer aldizkari ofizialetan argitaratu zen, haren esteka baten bidezkoa.

c) Egoitza elektronikoa behar bezala erabiltzeko beharrezko informazioa, haren mapa edo horren baliokidea den informazioa barne, nabigazio egitura eta eskuragarri dauden atalak zehaztuz, bai eta jabetza intelektualari, datu pertsonalen babesari eta eskuragarritasunari lotutako informazioa ere.

d) Egoitzan onartzen edo erabiltzen diren sinadura elektronikoko eta identifikazio sistemen zerrenda.

e) Egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen den erregistroa arautzen duen araudia.

f) Egun eta ordu ofizialak, bai eta egun baliogabeen egutegia ere, egoitza elektronikoaren edo lotutako egoitza elektronikoaren titularra den organo, organismo publiko edo zuzenbide publikoko mendeko erakundea integratzen den administrazioari aplikatu beharreko epeak zenbatzeko.

g) Kasuan kasuko sistemaren edo aplikazioaren ohiko funtzionamendua eragozten duen edozein gorabehera teknikori buruzko informazioa, bai eta, hala badagokio, organo eskudunak egoera hori dela-eta erabakitako epea luzatzeari buruzkoa ere.

h) Eskuragarri dauden zerbitzuen, prozeduren eta izapideen zerrenda eguneratua.

i) Aurreko letran deskribatutako zerbitzu, prozedura eta izapideei lotutako administrazio-jarduketa automatizatuen zerrenda eguneratua. Bakoitzari honako hauek erantsiko zaizkio: diseinuaren eta funtzionamenduaren deskribapena, kontuak emateko eta gardentasunerako mekanismoak, eta konfigurazioan eta ikaskuntzan erabilitako datuak.

Laugarrena.–Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 11.2 artikuluak eskatzen duen bezala, egoitza elektronikoak gutxienez honako zerbitzu hauek izanen ditu interesdunen eskura:

a) Egoitza elektronikoan edo hari lotutako egoitza elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzu eta izapideetarako sarbidea, prozeduren gehieneko iraupen epeak adierazita, alde batera utzita organo eskudunak, hala badagokio, erabaki ditzakeen luzapenak edo eteteak.

b) Kasu bakoitzean eskumena duten organoei iradokizunak eta kexak adierazteko esteka bat.

c) Sektore publikoko webguneen eta aplikazio mugikorren eskuragarritasun-betekizunei buruz ezarritako komunikazio eta erreklamazio prozedurak.

d) Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat.

e) Organo, organismo publiko edo zuzenbide publikoko erakundeen zigilu elektronikoak egiaztatzeko sistema bat, egoitza elektronikoa edo hari lotutako egoitza elektronikoa hartzen duena.

f) Egoitza elektronikoaren eremuko organo, organismo publiko edo zuzenbide publikoko erakundeek igorritako dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzeko zerbitzu bat, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen araberako edozein sinadura-sistema bidez sinatu badira eta egiaztapen-kode seguru bat sortu bada haietarako.

g) Borondatezko ereduetarako eta aurkezpen masiboko sistemetarako sarbidea, interesdunek hainbat eskabide aldi berean aurkezteko aukera izan dezaten, administrazio, organismo publiko edo lotutako egoitza elektronikoaren titularra den zuzenbide publikoko erakunde bakoitzak ezartzen duen moduan.

h) Eskabideak aurkezteko eredu normalizatuetarako sarbidea, administrazio edo organismo publiko bakoitzak edo lotutako egoitza elektronikoaren titularra den zuzenbide publikoko erakunde bakoitzak ezartzen dituenak, hala badagokio.

i) Erregistro gaietan laguntzeko bulegoen direktorio geografikoa kontsultatzeko zerbitzu bat, interesdunak bere kontsulta helbidetik hurbilen dagoena identifikatu ahal izateko.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko osoko bilkuran.”

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

Tirapun, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2106297