101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 5eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 22an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarrien kopia bat interesdunen eskura dago Orisoaingo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://orisoain.sedelectronica.es/transparency/25ce4e8a-cced-46b7-9644-c4c073038f34/

Orisoainen, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2106222