101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 9ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 22an. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da aldaketa segidan aipatzen diren oinarrien idazketan: 3. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 9. oinarriko 4. puntua, 10. oinarriko 2., 5., 8. eta 9. puntuak, 11. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 13. oinarriko 3. puntua, 14. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 15. oinarriko 3. puntua, 27., 28. eta 29. oinarriak, 36. oinarriko 2. eta 5. puntuak eta 40. oinarriko 2. puntua.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarrien kopia interesdunen eskura dago Obanosko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://obanos.sedelectronica.es/transparency/ebe0d24f-8a3b-4824-b5a4-8a7acc459231/.

Obanosen, 2021eko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2106277