101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuaren kudeaketa-batzordeak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra.

2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Nabaskozen, 2021eko apirilaren 16an.–Kudeaketa-batzordeko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2106217