101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete beharrez Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatua, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan jendaurrean egonen direla hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedienteari dagozkion lizentzia eskaera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Estela Arana Aicua. Jarduera: zerri gizendegia. Tokia: Martzillako 9. poligonoko 284. lurzatia.

Martzillan, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2106328