101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Anueko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak.

Lanpostuaren izena.–1 zenbakia. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: % 35. Lanpostuko osagarria: % 3,72, 19/2008 Foru Dekretua. Mailako osagarria: % 6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudun langileak.

Idazkaria.–Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Lantzen, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2106213