101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2021eko otsailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an, eta jendaurreko aldia iraganik inork ere ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan egindako aldaketa behin betiko onetsita gelditu da.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarrien kopia interesatuen eskura dago Iturengo Udalaren gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

http://www.ituren.eus/wp-content/uploads/sites/84/2021/04/Bases-de-Ejecucion.pdf

Iturenen, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2106489