101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Tarifa, tasa eta prezio publikoen aldaketa 2021erako. Onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021erako indarrean egonen diren tarifa eta prezio publikoak aldatzea:

–Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantzan.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak:

2021ean deuseztatuta gelditzen da terrazak, mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak ezartzeko eremu publikoaren aprobetxamenduari dagozkion tasen ordainarazpena.

–Aldaketa, Ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituen ordenantzan.

5. artikulua:

a) Edozein erabileratarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,80 euro.

Aldaketak jendaurrean egonen dira idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu. Epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira prezio publikoen eta tarifen aldaketak, espedientearekin bat etorriz.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Faltzesen, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2106628