101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2021eko zerga-tasak

Faltzesko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hauek dira 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren zerga-tasa, indize eta koefizienteak:

a) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,25 izanen da.

b) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren karga-tasa izanen da eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren % 3,50.

c) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera aplikatu beharreko koefizienteak Nafarroako Gobernuak onetsitakoak izanen dira, eta zerga-tasa % 8 izanen da.

d) Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,05 indizea.

2. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2106627