101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ondasun higigarriak erabili ezineko efektu deklaratzea. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Behin betiko onestea kalifikazio juridikoa aldatzea Lizarrako Udaltzaingoko alorrari atxikitako eta espedientean zehaztutako ondasunei, erabili ezineko efektu deklaratuta, gero haiek zuzenean besterentzeko edo suntsitzeko, izapidetzearen emaitzaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki hau igortzea Lizarrako Udaleko udaltzainburuari, behar den espedientea bideratzeko, aginduta dagokion iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hura bere espedientean sar dadila.

Interesdunei aditzera ematea espedientea eskura dutela udal bulegoetan.

Lizarran, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2106337