101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Erregelamendua, langileak aldi baterako kontratatzeko, Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileak aldi baterako kontratatzeko erregelamendua, Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Burlatan, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2106236