101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrien aldaketa.

Erabaki hori 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, eta jendaurreko epea iragan da haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe.

Hortaz, behin betiko onetsita gelditu da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrien aldaketa.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesdunen eskura dago Biurrun-Olkozko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://biurrun-olcoz.sedelectronica.es/transparency/56080f73-83fa-4d7b-8355-019459213abf/

Biurrun-Olkotzen, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2106111