101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

2021eko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ziren Beiereko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarri berriak. Oinarriak jendaurrean egonen dira idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan. Epe horretan herritarrek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Beiren, 2021eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2106292