101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1130/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2964/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 393/2021 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, izangai bakarra zuena. Ebazpen hori 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 22an emandako 864/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakarrak ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela ogasuneko teknikarien 11 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, izangai bakarrak ez baitu lanposturik aukeratu.

2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 11 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalari, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, eta halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

9719

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

5805

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

3688

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

10769

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

10770

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

3946

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

9714

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

9716

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

6362

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

6755

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

6923

Ekonomia eta Ogasun Dep.

Nafarroako Foru Ogasuna

Iruña

Mistoa

Funtzionarioa

Iragarkiaren kodea: F2106339