101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bete dadin 7. oinarrian xedatua dagoena, liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunei dagokien horretan (deialdia onetsi zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1484/2015 Ebazpenaren bidez, eta 2015eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 20koan), oposizio-lehiaketako epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Roberto Cormenzana López jauna, igoera txandakoa, eta Marcos Tantos Arriaga jauna, txanda irekikoa.

Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko apirilaren 12an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2106045