1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibargoitiko udalerrian etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ibargoitin, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2015043