1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Cintruenigoko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Aintzat hartuz Cintruenigoko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuela alkate eta lehenengo alkateorde karguetarako dedikazio partziala ezartzea, eta bi kasuetarako beharrezko gutxieneko dedikazioa eta dagokien urteko ordainsari gordina finkatu zituela.

Eta bilkura berean erabaki zela Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretan egiazki parte hartzeagatik ordainduko diren kopuruak, dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten zinegotziendako.

Ikusirik bi erabakietan eguneratze klausula bat ezarri zela, zeinaren arabera kasu bakoitzerako ezarritako kopuruak urtero berrikusiko baitira Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

Kontuan izanik gaur egungo egoera sanitario eta ekonomikoa, Udalbatzak bidezkotzat jotzen du hurrengo ekitaldian ez aplikatzea aipatu eguneratzea eta, horrenbestez, 2020ko ekitaldiko zenbateko berberak mantentzea 2021erako.

Ikusirik Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2020ko abenduaren 14ko irizpena,

ERABAKITZEN DA:

1. Hurrengo ekitaldian ez eguneratzea alkatearentzat eta lehenengo alkateordearentzat ezarritako ordainsariak, ezta Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretan egiazki parte hartzeagatik dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten zinegotziendako ezarritako ordainsariak ere, eta, horrenbestez, 2020ko ekitaldiko zenbateko berberak mantentzea 2021erako.

2. Erabaki hau udal taldeei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, eta espedientera gehitzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratzea.

Cintruenigon, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2016084