1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2021eko karga-tasak

Bertizaranako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, honako hau erabaki zuen:

1. Hiri-lurraren nahiz landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko zerga-tasa % 0,16 izanen da.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

3. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa hauek aplikatuko dira:

–% 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak birgaitzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.

–% 2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza birgaitzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra izan eta bertan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada.

–% 5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, karga-tasa % 8 izanen da, eta koefizienteak, honako hauek:

–0,63, 20 urtekoa edo hortik gorakoa.

–0,58, 19 urtekoa.

–0,51, 18 urtekoa.

–0,36, 17 urtekoa.

–0,21, 16 urtekoa.

–0,06, 15-4 urte bitartekoa.

–0,11, 3 urtekoa.

–0,13, 2 urtekoa.

–0,13, urte batekoa.

–0,06, urte batetik beherakoa.

Erabaki honek indarra hartuko du 2021eko urtarrilaren 1ean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bertizaranan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2016074