1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2020ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak 2020ko azaroaren 17ko osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak, eta erabaki hori argitaratu zen 2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horien espedienteak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK

1.9310.22702

Balorazio txostena

5.000,00 euro

DIRU-SARRERAK

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

5.000,00 euro

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK

1.9220.22706

Azterketa eta lan teknikoak

4.400,00 euro

DIRU-SARRERAK

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.400,00 euro

Ukarren, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2015896