1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, indarra hartzeko 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egun naturalez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baitira– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko abenduaren 22an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

Tarifak

1. Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak:

A) Lehorreko lurrak:

1. mailakoak: 1,64 euro/erregu.

2. mailakoak 1,23 euro/erregu.

3. mailakoak 0,59 euro/erregu.

B) Ureztalurrak:

1. mailakoak: 28,05 euro/erregu.

2. mailakoak 25,76 euro/erregu.

3. mailakoak 16,14 euro/erregu.

2. Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak:

Aurreko tarifak, % 50 handituta.

3. Montes de Cierzo I eta Valdetellasko ureztalur berriak: 28,42 euro/erregu.

4. Montes de Cierzo IIko ureztalur berriak: 36,01 euro/erregu.

Iragarkiaren kodea: L2015956