1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa

Oharturik badela akats bat 2020ko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onesteko iragarkian, 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, bidezko da zuzentzea.

Honako hau dioen tokian: "2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena.

Tafallako Udalak, 2020ko uztailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin".

Honako hau behar du: "Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena".

Tafallako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Tafallan, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2015835