1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arlegiko Kontzejuaren batzarrak, 2019ko abenduaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2020ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren11n. Hura jendaurrean egoteko aldia iragan da, eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuarekin, eta, horrenbestez, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren laburpen hau argitaratzen da, behin betiko. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 830,00 euro.

IV. kapitulua: 24.000,00 euro.

V. kapitulua: 2.372,61 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 27.202,61 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 19.100,00 euro.

IV. kapitulua: 90,00 euro.

VI. kapitulua: 5.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 24.190,00 euro.

Arlegin, 2020ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Christian Waskonig.

Iragarkiaren kodea: L2015847