1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa 2021erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Santakaran, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2015935